Etxeberria IVk jarraituko du aurrera torneoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 11a, 02:00

Irabazi egin zion Ioni larunbatean, 30-22, eta final laurdenetarako pasea lortu zuen. Barrenetxea IVk eta Urrizak galdu egin zuten.

Buruz Buruko txapelketako beste final zortziren bat jokatu zen larunbatean Gala­rretan, eta ikuskizun paregabea eskaini zuten bi azpeitiarrek. Baina azkenean, Etxe­berria IV aurrelaria ibili zen ondoen, eta irabazi egin zion Ioni, 30 eta 22.
Partidu hau irabazita, final laurdenetarako pasea lortu du Etxeberria IVk. Datorren larunbatean jokatuko du partidu hori, eta Endika izango du aurkari.

Barrenetxea IV final zortzirenetan, ostegunean
Atzelari hernaniarrak ez zuen zorte haundirik izan herenegun, eta galdu egin zuen Urrizarekin batean, 34-40, Juaristi eta San Miguelen aurka.
Izan liteke hernaniarra indarrak gordetzen aritzea. Izan ere, ostegun honetan Buruz Buruko txapelketako final zortzireneko partidua jokatuko du Utergaren kontra. Irabaziz gero, Ezkurraren kontra neurtuko lituzke indarrak hilaren 21ean, final laurdenetan.

Barrenetxea IVk final laurdenetarako pasea lortu dezake ostegunean, Utergari irabaziz gero.

Asteartean, partidu gehiago
Abuztuan zehar aukera zabala du erremonte zaleak Gala­rretan. Izan ere, ostegunetako eta larunbatetako ohiko partiduez gain, astearteetan ere, erremonte jaialdia eskain­tzen ari dira hil honetan.
Bihar jokatuko dute: Otaegi-Aizpuru III/Segurola-Labaka; Ezkurra-Ion/Etxebe­rria IV-Etxeberria III; Zeberio II-En­di­ka/Juaristi-Agirreza­bala; eta Etxabe II-Zubi­ri/Ez­kurra II-Olazar. Partidu hauek ere 16:00etan hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!