Urumea ibaiko biodibertsitatea haunditzeko proiektu bat jarriko dute martxan Eusko Jaurlaritzaren Hazi, Landa, Itsasertz eta Elikagaien sustapenak, Ura agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gaur bertan hasiko dira lanean Ereñotzun, Pikoagako zentral elektrikotik gertu. Asmoa da enbor batzuk ibaian finkatzea, intsektuentzako eta amuarrainentzako babesleku moduan.