Txalo Produkzioak konpainiak 100 m2 antzezlana estrenatuko du ostegunean Donostiako Antzoki Zaharrean. Baina aurretik antzezlana Hernanin ikusi ahal izango da, doan. Izan ere, gaur goizeko 11:30etan entsaioa egingo dute Biterin Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre aktoreek; entsaio irekia izango da, eta edonor joan daiteke ikustera.