Aste Nagusia aurrera dijoa Donostian. Gaurkoa piraten eguna izango da: zientoka baltsek kaia hartuko dute, eta Kontxako hondartzaraino joaten saiatuko dira. Goizeko 08:00etan prestatu beharko dituzte baltsak, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko dute trabesia.
Urtero izaten dira hernaniarrak eta ingurukoak Donostian egun honekin, bai baltsetan parte hartzen, eta baita ikusten ere.
Bestalde, Donostiako Piratek Aste Nagusirako egitarau propioa prestatzen dute, eta gaur, adibidez, Berri Txarrak taldearen kontzertua izango da La Flamenkan, 23:00etan.
Bertsolarien saioa
Eguerdiko 12:00etan bertso saioa izango da Easo plazan, eta tartean ariko dira Maialen Lujanbio eta Unai Agirre hernaniarrak. Haiekin batean ariko dira, baita ere, Sustrai Colina eta Iker Alustiza, eta gai-jartzen Unai Elizasu ariko da.
Autobus zertbitzua gau osoan eta aste osoan
Donostiara joan nahi duenak aitzakiarik ez du. Garraio publikoa erabiltzeko aukera baitago, beste behin, egunero eta egun eta gau osoan zehar.
Garayarreko autobusak, (urdinak), ordu laurdenero ibiliko dira goizaldeko 02:30ak arte, eta ordu erdiro, goizeko 06:30ak arte.
Areizaga autobusak, berriz, (gorriak), orduro ibiliko dira Donostiatik Hernanira, Astigarragatik pasata, 24:00etatik 06:00etara.
EGUN OSOAN ZEHAR:
l Euskal Herriko nekazal produktuen III. azoka berezia, Loiola kalean.
l Zurriola kultura irekia: Alemania, Argentina, Bretaña, Kuba-Brasil, Euskal Herria, Italia, Errioxa, Mexiko, Herrialde Zeltak, Tailandia, Turkia... musika, eskulangintza, haurrentzako tailerrak... Kursaaleko terrazetan. 12:00-02:00 gastronomia dastatzea.
l Eskulangintza azoka Vinuesa plazan.
08:00 Abordatzera! Baltsak egin.
10:00-13:00 Padel Mons kiroldegian.
10:00-13:00 Futbol 5 txapelketa azkarra (9-10 urte) Benta Berrin.
10:00 Euskal pelotako hastapen ikastaroa Trinitate plazan.
10:30-12:30 Jolas eta kirol tailerrak. Eskubaloia. Mons kiroldegian.
11:00 Barrene. Trinitate plazan.
11:30-13:30 Haurrentzako eskulan tailerra Vinuesa plazan.
12:00-24:00 Sagardoaren azoka Katalunia plazan.
12:00 Donostiako Aquarium itsaso eta zinemaren VI. Astea. Doan.
12:00 Bertsolariak Easo plazan: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre, Iker Alustiza.
13:30-14:30 Urko Menaia &The Basques, folk musika. Kursaala.
16:00-20:00 Puzgarriak Egian.
16:00-20:00 Zatoz eta jolastu waterpoloan! Nautikoan.
17:00 Abordatzera! Portuan.
17:30 Bizikleta festa bulebarrean.
17:30 Esgrima haurrentzat Zurriolan.
17:30 Zirkoa, Zurriola terrazan.
18:30-20:30 Egurrezko eskulturak margotzeko tailerra Vinuesa plazan.
18:30 Erraldoi eta buruhaundiak.
18:30 A gritos Band, Zurriolan.
18:30 Gauerdi txaranga Kontxan.
19:00 Miarritzeko Harmonia Orkestra bulebarreko kioskoan.
19:30 Zesta Punta profesionalaren txapelketa. Karmelo Badal kiroldegia.
20:00 Goizaldi dantza taldea Konstituzio plazan.
21:00-22:15 Urko Menaia &The Basques, folk musika. Kursaala.
22:45 Su artifizialen nazioarteko 51. lehiaketa Kontxako badian. Lieto piroteknia (Italia).
23:15-02:00 Kursaal. DJ: Mr Party.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa, Londres hoteletik abiatuta.
23:30 Ai ene, erromeria Konstituzio plazan.
23:30 Azabache, dantzaldia Eason.
23:30 Los Gandules musika parodiak bulebarren.
23:30 Konga antzerkia Gipuzkoa plazan.
23:45 We are Standard Saguesen (+Belako).