Bokatak, edariak eta kafeak, edozein ordutan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 9a, 02:00

Ikastolako taberna paratuko dute Plazan, urtero bezala. Ostegunean irekiko dute, eta 24 orduz egonen da zabalik.

Festen leloa zorrotz bete­tze­ko, 24 orduz ez ixiltzeko ale­gia, laguntza ederra ematen du Ikastolako tabernak. Ur­te­ro paratzen dute, aspaldi­tik, Goizuetako Plazan, eta egun eta gau dago zabalik. Aurten, ostegunean irekiko ditu lehia­tilak, arratsaldeko 19:00etan, eta ez ditu berriz itxiko, fiestak bukatu arte.
Lau eragile elkartzen dira, ixten ez den taberna anto­la­tzeko: Umore Ona elkartea, Gu­rasoen Elkartea, Gazte Asan­blada eta Etxera. «Talde polita osatzen dugu laurok», dio Miren Terese Uitzik, anto­latzaileetako batek: «gogo­tik egiten dugu lan, eta uztailean hasten gara dena prestatzen».

«Gehiena, otorduak»
Denetatik ematen dute tabernan, edozein ordutan joanda ere: bokatak, edariak, kafeak... «Baina gehiena, otorduak ematen ditugu», dio Uitzik. Berataratzen denak, xolomoa, hirugiharra, tortilla eta txistorra beroak izanen ditu aukeran.

«Ia herri guztiak hartzen du parte, baita kanpokoek ere»
250 pertsona egoten dira lanean, festen bost egune­tan. «Eromena izaten da, tur­noak antolatzea», azaldu du Uitzik. Lau orduko txandak egiten dituzte, eta 17 per­tso­na ere egoten dira, lan gehi­en dagoenean: 11:00etatik 15:00etara, eta 19:00etatik 23:00etara. «Ia herri guztiak hartzen du parte tabernan, eta kanpoko jendea ere egoten da lanean».
Fuerteak izaten dira aste­bu­ruko goizak ere: «en­tzi­e­rro­a tokatzen denean, jende as­­ko biltzen da taber­nan».  Gau­­etan, berriz, ez da ho­rren­­beste jende izaten, Ui­t­zi­ren arabera: «hi­ru­re­ta­tik zazpietara izaten dira or­du tontoak, nolabait esate­ko».

Aurreneko aldian, haurtzaindegia ordaintzeko
Orain urte asko, haurtzain­de­gi zerbitzua jarri zuten Goi­zu­etan, baina Nafarroako Gobernuak ukatu egin zien dirulaguntza. Gastu horri au­rre egiteko paratu zuten, au­rre­nekoz, Ikastolako taberna.
Hain justu, haurtzain­de­gian haurrak dituzten gura­so­­ek, taberna irekiko dute bihar, Umeen egunean, 10:00­etan hasi eta gauera arte. Horre­kin, urteko haur­tzain­de­giko kuota ordainduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!