Egun haundia dute gaurkoa Goizuetako umeek. Egun osoko festa dute aurretik, ongi baino hobeto pasatzeko.
Goizeko 08:00etan aurorek esnatuko dute herria, eta hortik aurrera, musika, irriak eta fiesta izanen dira nagusi.
Auroren ondoren, 09:30etan Irumaita txarangak hartuko du giroa jartzeko ardura. Kalejiran ibiliko dira.
Gaurkoa umeen eguna da, eta herri bazkaria eginen dute, denak elkarturta.
Meza goizeko 11:00etan izanen da, eta 12:30etan, pilota partiduak. Goizean galdutako indarrak berreskuratzeko, berriz, bazkaria eginen dute haurrek, 14:00etan.
Arratsaldean Lasturko zezenak izanen dituzte, 16:30etan, eta berendua, 17:30etan. Egunaren azkenera, espuma festarekin gozatzeko aukera izanen da, 18:30etan, eta handik aurrera, dantzaldia, Joxe Angelekin.
Gero, deskantsatzeko aukera izanen da ostegun arte.