Estreno berezi batez gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek bihar, goizeko 11:30etan Biterin. Izan ere, Txalo produkzioak-en 100 metro karratu antzezlanaren entsaio orokorra egingo dute aktoreek, eta entsaioa ikusteko aukera izango da, doan.
Estreinaldia, berriz, ostegunean izango da, 20:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean, eta igandera arte ikusi ahal izango da.
Etxe berria, inkilino eta guzti
Obra umoretsu honetan lanean ariko diren 3 aktoreak dira Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre.
Sara izango da protagonista. Pixu bat erostea erabakiko du, baina badu arazo txiki bat. Hil artean, etxearen jabea bertan biziko da, berarekin. Denbora gutxirako izango dela dirudi, baina luzatu egiten da kontua. Emozioa eta adiskidetasuna izango dira nagusi.