Kanoiak prest Donostian, astebeteko festa lehertzeko!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 9a, 02:00

Gaur hasiko da Donostiako Aste Nagusia. Zortzi egunez, festa giroa nagusituko da txoko guztietan. Bertaratzen direnek, minuturo izango dute zertaz gozatu: musika, su artifizialak, abordajea...

Prest daude kanoiak Donos­ti­an, gaur arratsaldean eztanda egiteko. Arratsaldeko 19:00etan entzungo da haien burrunba hotsa, eta berehala lehertuko da festa ere, Alderdi Ederren. Momentu horretatik, zortzi egunez luzatuko da Aste Nagusia, datorren larunbatera arte. Egitaraua lepo betea dator, eta bertara hurbiltzen direnek, minuturo izan­go dute zertaz gozatu.
Kanoikada jotzean, musi­kaz beteko dira txoko guztiak: batukadak, txarangak eta kon­tzertuak izango dira, aldi berean, hiriko toki ezber­di­netan. Eta musika ez da ixil­duko, gauera arte: Iñaki Plaza, txistulari alardea, Ze esatek!, Demode Quartet...

Sagardoaren eta nekazal produktuen azokak
Hernani eta Astigarragako sagar­doak ere egongo dira Donostiako Aste Nagusian. Batetik, Sagardoaren Azoka jarri du Gorenak taldeak, Ka­ta­lunia plazan. Bertan izango dira, Hernaniko Altzueta, Olai­zola eta Zelaia, eta Asti­ga­rragako Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta eta Zapiain sagar­do­tegiak. Gaur, 19:00etatik 00:00etara egongo da zabalik, eta hurrengo egunetan, 12:00­etatik 00:00etara, Aste Nagu­sia­ren egun guztietan.
Eta bestetik, Euskal Pro­duk­tuen III. Azoka Berezia izango da, Lo­io­la kalean. Egun osoan zehar egongo da zaba­lik, gaur hasi eta datorren larunbatera bi­tar­tean. Bertan izango dira Her­naniko Iparra­gi­rre eta As­ti­­garragako Petri­tegi sagardo­tegiak.

Abordajea, astelehenean
Piraten abordajea da, Aste Nagusian, jende gehien era­kartzen duten ekitaldietako bat. Astelehenean izango da: goizeko 08:00etan, balsak montatuko dituzte portuan, eta arratsaldeko 17:00etan irtengo dira bertatik, Kontxa­ko hondar­tzan lehorreratzeko.

Su artifizialak, gauero
Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa izango da aurten ere. Gauero izango dira suak Kontxako badian, 22:45etan hasita, eta urrutitik etorritako pirotek­niek eskainiko dituzte beren ikuskizunak: Italia, Austria, Madril, Leon...
Azkeneko gauean, gainera, amaie­ra­ko ikuskizun piromu­si­kala emango du Valentziako Ricasa pirotek­niak.

GAURKO EGITARAUA

EGUN OSOAN ZEHAR:
 Euskal Herriko nekazal produktuen III. azoka berezia, Loiola kalean.
10:00-13:00/15:00-20:00 Donos­tia­ko Aste Nagusiko IV Hondartzako Errugbi Txapelketa, Zurriolan.
11:00 Eskulangintza azokaren inaugurazioa Vinuesa plazan.

18:00 Erraldoi eta buruhaundiak Urbieta kaletik Alde Zaharrera.
18:15 Goazen kanoikadara! Trinitate plazatik.  
18:25 Kanoikadaren erritmoan!, zentrotik abiatuta hainbat talde.
19:00 Festa hasierako kanoikada Alderdi Ederren.
19:00 Duo Do Portu, bossa nova, Vinuesa plazan.
19:00 Sambatuak batukada zentroan.
19:00 Taupada batukada Alde Zaharrean.
19:00 Los bebes de la bulla, zentroan.
19:00 Deiadar txaranga Kontxan.
19:00 McONAK, ska Bulebarren.
19:30 Igeldoko harria. Harrijasotzaileak Trinitate plazan.
19:30-24:00 Sagardoaren azoka Katalunia plazan.
20:00-22:00 Iñaki Plaza, folk musika Kursaaleko Urumea terrazan.
20:30 XXXVII. Txistulari Alardea Konstituzio plazan.
22:45 Su artifizialen nazioarteko 51. lehiaketa Kontxako badian. Vulcano piroteknia (Madril).
23:15-02:00 Kursaal gune zabala. DJ gaua: Alex del Toro.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa, Londres hoteletik abiatuta.
23:30 Agirren taldea orkestrarekin dantzaldia Easo plazan.
23:30 Demode Quartet, Bulebarreko kioskoan.
23:30 Ganso & Compañia: Walkman antzezlana, Gipuzkoa plazan.
23:45 Ze Esatek! Saguesen.        

AUTOBUS ZERBTIZUAK: abuztuaren 9tik 16ra

Areizaga autobusak (gorriak):
Suak ikustera joateko zerbitzua:
22:00 Hernani-Astigarraga-Donostia (A2).
23:30 Donostia-Hernani (A1 eta A2).
Gau osoan, Hernanitik Donostiara:
23:30-05:30 orduro.
06:00 Gaueko zerbitzuko azken autbosua.
Gau osoan, Donostiatik Hernanira:
24:00-06:00 orduro.

Garayar autobusak (urdinak):
Hernani-Aiete-Donostia:
02:30ak arte 15 minuturo (azken irteera Donostiatik).
02:30-06:30 ordu erdiro (azken irteera Donostiatik).
* 21:30-00:15 bitartean, Donostiako San Bartolomeko geltokia (Haway). 24:30etatik aurrera Okendo kaletik.
* 22:15-02:00 Urnietaraino, 15 minuturo, eta 02:00-06:00 ordu erdiro.
Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia:
21:45 azken irteera Andoaindik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!