Egitaraua prest San Roke egunerako, eta izenematea zabalik bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 9a, 02:00

Hilaren 16an San Roke eguna ospatuko da Aranon. Urtero bezala, pisu haundia izanen dute txoko guztietatik gerturatutako txistulariek. Bestalde, ermitako kanpai errezitaldia entzunen da, Antonio Ezeizaren eskutik. Meza ere izanen da, eta baita herri-bazkaria ere, Kontsejupen. Bazkaritarako izenematea irekita dago dagoeneko, eta asteazkenera arte egonen da zabalik, Kontsejupen bertan. Eguna bukatzeko, Agur Jaunak joko da, 19:00ak inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!