Oscar Lazkano astigartarrak Loiolako lehenengo mailako gomazko pala txapelketa jokatu zuen larunbatean Ruben Arroniz gasteiztarrarekin batean, Iruñeako Erburu anaien kontra. Partidu bizi, lehia haundikoa eta tantu polemikoz betea izan zen, baina azkenean, Lazkano eta Arronizek irabazi zuten, 25-22.