5 egunez, 24 orduz ixiltzen ez den herria izango da Goizueta

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 9a, 02:00

Horixe azpimarratu dute Goizuetako fiestetako antolatzaileek egitarauetik: sekula baino beteago heldu dela aurten.

Bost, eta baita sei egun ere. Txupinazoa datorren oste­gunean botako bada ere, bihar bertan Umeen eguna ospa­tuko da Goizuetan. Lasturko zezenak, espuma festa, txaranga eta dantzaldia... izanen dituzte gaztetxoenek festez gozatzen hasteko.
Txupinazoa, berriz, oste­gunean botako da. Eta hortik aurrera, festa izanen da nagusi, bost egunez eta 24 orduz: kontzertuak gaztetxe­an eta dantzaldiak plazan, gazte bazkaria, peña bazkaria edota afari herrikoia, pilota, mezak, bertsolariak, zezenak, puzgarriak, sagardo proba­ke­tak, toka txapelketa, entzie­rroak, peñen kalejira...
Aspertzeko tarterik ez da izanen, datozen egunetan, ez goizuetarrentzat eta ezta bisitarientzat ere. Izan ere, horixe nabarmendu dute antolatzaileak: mundu guztia dagoela gonbidatua.

AUTOBUS ZERBITZUA

OSTEGUNA, 14
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 12:00etan eta 19:00etan.

OSTIRALA, 15
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 18:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 10:00etan eta 19:00etan.

LARUNBATA, 16
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 16:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 10:00etan eta 17:00etan.

IGANDEA, 17
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 10:00etan.

ASTELEHENA, 18
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 12:00etan eta 19:00etan.

OSTATU ETA JATETXEAK

JATETXEAK
l Ikastolako taberna: abuztuaren 14tik 19ko goiza arte, 24 orduz irekita.
l Oxeguarda jatetxea: Kale Nagusia 34.
l Iskibi kanpina: NA-4150, Leitza-Hernani, 8km.
l Izkina taberna: Fermin Antonio Apezetxea kalea, z/g.
l Zubiondo taberna: Txino auzoa.
l Mutu taberna: Fermin Antonio Apezetxea kalea.

OSTATUAK
l Kanpina paratzeko aukera: Urumea errekaren ondoan edo Goiko Iturrin.
l Zubimuxu aterpea: 30 lagunen­tzako tokia.
l Iskibi kanpina: kanpinak edo karabanak paratzeko aukera.
l Txamoraberri landetxea: apartamentuak.

Informazio gehiago:
www.goizutakofiestak.com

GOIZUETAKO AMABIRJINAK

BIHAR, UMEEN EGUNA
08:00 Aurorak.
09:30 Kalejira IRUMAITA txarangarekin.
11:00 Meza.
12:30 Pilota partiduak.
14:00 Umeen bazkaria.
16:30 Lasturko zezenak.
17:30 Berendua.
18:30 Espuma festa.
Ondoren danrzaldia JOXE ANGELekin.

OSTEGUNA, GAZTE EGUNA
12:00 Txupinazoa, erraldoi eta buruhaundiak eta brindisa txosnan.
12:30 Triki poteoa.  
14:30 Gazte bazkaria.
17:00 St&ar-t-a.
19:30 Umore Ona peñaren irteera.
20:00 Gazte txupinazoa.
00:00 Dantzaldia GABEZIN
taldearekin.
00:00 Kontzertua gaztetxean:
GOIENETXE ANAIAK + DJ BIGU + BREAKERRAK. Ondoren, IGANDEA txaranga.

OSTIRALA, AMABIRJIN EGUNA
08:00 Entzierroa LASTURko zezenekin.
10:30 Meza, eta ondoren, Prozesioa. 12:00 Pilota partiduak: umeak eta afizionatuak.
18:00 Zezenak.
19:30 Bertso saioa: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso gai librean.
21:30 Afari herrikoia.
23:00 KONTZERTUAK plazan: GLAUKOMA, IHESKIDE McONAK, tartean kalejira, eta ondoren, DJ BULL gaztetxean.
04:00 Kalejia IGANDEA txarangarekin.

LARUNBATA, ABUZTUAK 16
08:00 Entzierroa LASTURko zezenekin.
11:00 Umeentzako PUZGARRIAK.
11:30 TOKA txapelketa.
12:00 Sagardo probaketa.
16:00 Umeentzako PUZGARRIAK.
17:00 Zezenak.
18:30 GARFE enpresako PILOTA PARTIDUAK.
00:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin eta ondoren IGANDEA txaranga.
00:00 DJ OATTOLO Gaztetxean.
IGANDEA, ABUZTUAK 17
08:00 Entzierroa LASTURko
zezenekin.
11:00 Kalejira ERRALDOI eta
BURUHAUNDIEKIN.
12:00 Bakailu lehiaketa.
13:30 IGANDEA txaranga.
17:30 MUS txapelketa Iskibi
kanpinean.
18:30 Umore Ona DANTZA taldearen emanaldia.
22:00 Dantzaldia ERROMERIA
taldearekin.

ABUZTUAK 18, PEÑA EGUNA
12:30 Umore Ona peñaren
irteera.
12:30 PILOTA partiduak: umeak eta GOIZUETA-ARANO.
15:00 Peñaren BAZKARIA.
17:00 Peñaren kalejira, eta
ondoren, zezenak.
00:00 Festen bukaerako ekitaldia IGANDEA txarangarekin.
Ondoren, dantzaldia GABEZIN
taldearekin eta IGANDEA
txarangaren bukaera Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!