Gipuzkoako Selekzioarekin Berrizko belodromoan izan zen Urko Semperena txirrindulari astigartarra, eta lan bikaina eginda bukatu du denboraldia. Bost proba egin zituzten: azkartasunekoa 200 metrotan, scratch, bakarkako jarraipena, puntukako karrera eta 500 metroko erlojupekoa. Bederatzigarren egin zuen astigartarrak. Deskantsatzea tokatzen zaio orain, datorren denboraldira arte.