«Haur parkeen eta Skasti taldearen arrakasta» azpimarratu dituzte Udalak eta elkarteek

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 9a, 02:00

Santio jaien balorazioa egin dute Astigarragako Udalak eta herriko hainbat elkartek. Herritarrek ere badute iritzia emateko aukera, irailaren 1era arte: kultur etxeko, udaletxeko eta kiroldegiko buzoietan, edo Udalaren web orrian.

Santio jaiak pasata, balorazio garaia da Astigarragan. Uztai­laren 29an antolatu zuen bile­ra Udalak. Bertan izan ziren, baita ere, antolaketan parte har­tu duten hainbat elkarte: Galtzaurko erretiratuak, Ake­la­rre taldea, Astigar dantza tal­dea, Gazte Asanblada eta kro­sseko antolakuntza. Jaien alde onak eta txarrak bereiztu zi­tuz­ten, baina oro har, «balo­razio ona» egin zuten.
Bileran nabarmendu zuten, normalean arrakasta izaten duten ekitaldiek, tirada izan dutela aurten ere: Santa Ana eguneko jarduerak, Akelarrea, Astigar dantza taldearen erakustaldia, kross herrikoia...

Oro har, «balorazio ona» egin dute jaien inguruan, baina hobetu beharrekoak ere aipatu dituzte: aulki jokoa, tortilla lehiaketa...

Correfoca ikusteko, «jende asko» bildu zen
Horietaz gain, azpimarratu zuten «zenbait ekintzek izan­dako harrera ona». Horrela, Skasti musika taldea, haur par­keak, Gure Musikari Han­di­ak kalejira, barrene herrikoia, idien pisatzea eta soka­mu­tu­rra aipatu zituzten, batzordera agertu zirenek. Gainera, azal­du zuten «jende asko» bildu zela Diables de Vacarisses tal­dearen correfoca ikusteko.

Hobetzeko, zenbait kontu
Hobetu beharrekoak ere jarri zituzten mahai gainean: tor­ti­lla lehiaketan erretiratuei eze­zik, edonori parte hartzen uz­tea; aulki jokoan bigarrenez gi­ro txarra izan dela eta, ken­tzeko aukera aztertzea; bazkari herri­koian jende gutxi; taber­na eta txosnen ordutegia­gatik kexak...

Herritarrek ere, iritzia eman dezakete: kultur etxeko, udaletxeko eta kiroldegiko buzoietan, edo Udalaren web orriko iritzi-inkestan.

Herritarrek ere badute iritzia emateko aukera
Hala ere, bileran egindako ba­lo­razioa «ez da behin betikoa». Izan ere, herritar guztiek dute iritzia emateko aukera, irai­la­ren 1era arte. Horretarako, bu­zo­iak jarri dituzte kultur etxe­an, udaletxean eta kiroldegian, eta Udalaren web orrian ere egin daiteke: ohar interes­ga­rri­etan, Santio jaietako iritzi-inkesta beteta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!