Ibai Alba bigarren, Sestaoko triatloi olinpikoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 9a

Indartsu dabil Ibai Alba hernaniarra udara honetan. Pasa den asteburuan beste proba bat egin zuen. Kasu honetan, Sestaoko triatloi olinpikoa. 1.500 metro igeri, 31km bizikletan, eta beste 10km korrika egin behar izan zituzten triatletek, eta Albak bigarren egin zuen. Irabazlea Australiako selekzioko gazte bat izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!