Gorenak sagardo marka osatzen duten 13 sagardotegiek atzo inauguratu zuten Donostiako Aste Nagusiko III. Sagardo Azoka, eta gaur irekiko ditu ateak. Datorren larunbatera arte aukera izango da eguerdi eta iluntzeetan sagardoaz eta sagardotegiko menuaz gozatzeko, Groseko Katalunia plazan. 13 sagardotegi horien artean daude Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia, eta Astigarragako Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta eta Zapiain sagardotegiak.
Bestalde, gaurtik datorren larunbatera bitartean, euskal baserrietako produktuen azoka izango da Loiola kalean, eta Eusko Labeldun beste produktu batzuen artean, Hernaniko Iparragirre eta Astigarragako Petritegi sagardoak izango dira aukeran.