Hernaniarren produktu kulturalak salgai Dobera Elkartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 02:00

Zerbitzu berria jarri du martxan aurten Dobera Euskara Elkarteak: hernaniarrek sortu, ekoiztu edo egindako produktu kulturalak erosteko aukera, Larramendi 11 kaleko bulegoan. Oraingoz salgai daude:  Estitxu Eizagirreren Bertsoaren haria liburua eta DVDa, 25 eurotan; Budyren Garun paralisia daukat baina ez nago gaixorik liburua; eta Nagore Legarretaren Edipotoa liburua. Azken hauek 10 euro balio dute, baina Doberako bazkideek deskontua dute. Produktuak erosteko, Doberatik pasa behar da. Bestalde, bere produktua bertan sal­tzea nahi duenak idatzi dobera@dobera.com helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!