Postregintza ikastaroan izenematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 8a

Hernaniko Udalak eta Lanbidek antolatuta, Postregintza ikastaroa emango da urriaren 6tik otsailaren 20ra bitartean, goizez, Transpacarreko sukaldean (Latsunbe 44). Izena ematen duten lehenengo 70 pertsonentzat izango da lekua. Izenematea internet bidez egin behar da: www.lanbide.net. Laguntza edo informazio gehiago eskatzeko Daiteke Enplegu Gunera (Karobieta 63) jo daiteke: 943 55 18 08 edo 943 57 54 24. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!