Hondakinen kudeaketa ikastarorako izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 8a

Hirietako eta industrietako hondakinak bildu eta trata­tzen ikasteko ikastaroa antolatu du Lanbidek, langabetuei zuzendua. Izenematea irekita dago abuztuaren 22ra arte. Horretarako, www.lanbide.net helbidean sartu, eta ‘Prestakuntza’ atalean bilaketa egin 16.014 kodearekin. Ikastaroa irailaren 9tik azaroaren 21era bitartean emango da, Usurbilen. Informazio gehiagorako, deitu 943 37 19 51 telefonora edo idatzi enplegu@usurbil.net helbidera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!