Ostiralero bezala, presoen eskubideen alde gaur elkartzeko deia egin dute Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek. Iluntzeko 20:00etan plazatik abiatuta, enkartelada egingo da herrian zehar, Errepresaliatuak etxera leloarekin. Adierazi dute: «gure senideen eskubideak urratzen jarraitzen direlako kalera ateratzera behartuta sentitzen gara, eta dei egiten diegu herritar guztiei bat egiteko gure aldarrikapenekin».