Axketa tontorrera goiz-pasa egiteko asmoa zuen Axketa Mendi Taldeak bihar. Baina berriro atzeratu da irteera. Azaldu dutenez, egingo dute, baina ez dute eguna zehaztu. Beraz, dirua itzuliko diete orain arte hamaiketakorako 5 euroko txartela erosi dutenei.