Larunbatean Donostian egingo den manifestaziora joateko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 02:00

Hainbat herri plataformek deitutako manifestazioari atxikimendua adierazi dio EH Bilduk, eta dei egin die hernaniarrei larunbatean 17:00etan Donostiako bulebarrera azaltzeko «salbuespenezko espetxe politika salatu eta kartzeletan gaixo daudenak berehala aske uzteko eskatzeko». Era berean, gogoan izan dituzte Gari Arruarte eta Ibon Fernandez Iradi hernaniarren eta Aitzol Gogorza preso gaixoen egoera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!