Zumitza taldeko triatletak indartsu dabiltza

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 02:00

Udaran proba dezente izaten da triatletentzat, eta Zumitza TTT taldeak ez du aukerarik galtzen parte hartzeko eta taldearen sasoi ona erakusteko. Uztaila bukaeran, adibidez, bi probatan izan ziren taldeko kide batzuk. Batetik, Errioxako Rasilloko triatloiean izan zen Xabat Azpiolea, eta 27garren egin zuen. Bestetik, Imanol Sagarzazu Segovian, Riazako Extreme-man proban aritu zen, eta 14garren egin zuen, 04:26:02 denborarekin. Proba hura beste hernaniar batek irabazi zuen: Ibai Albak, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!