Pasa den igandean San Inazio jaietako batel estropadak antolatu zituen Loiolatarra Arraun Elkarteak, eta bertan hartu zuten parte Hernaniko batelek. Batetik, infantil-kadete mailako mutilen batela atera zen, eta irabazi egin zuen estropada. Bestetik, Emakumeen XIII. Bandera jokatu zen, kategoria bakarrean, eta hernaniarrak ederki asko moldatu ziren hemen ere; hirugarren egin zuten. Bandera, berriz, Orioko neskek osatutako batelak eraman zuen.