Erremontean ez da atsedenik izango abuztuan zehar. Astearte, ostegun eta larunbatetan ari dira partiduak jokatzen, eta tartean, Buruz Buruzko Kutxabank Torneoa.
Gaurkoan ez da titulurik izango jokoan, baina maila altuko lau partidu jokatuko dira, beti bezala, 16:00etatik aurrera. Bigarren partiduan Barrenetxea IV hernaniarrak jokatuko du, Ezkurrarekin batean, Matxin III eta San Miguelen aurka.
Torneorako prest
Barrenetxea IV denboraldi bikaina egiten ari da, eta indartsu sartu da Buruz Burukoan. Gaur ez du ezer jokoan, baina primeran etorriko zaio datorren osteguneko final zortzirenetarako prestatzeko.
Gainontzean, beste hiru partidu jokatuko dira: Ezkurra II-Labaka/Segurola-Aizpuru III; Zeberio II-Etxeberria III/ Uterga-Endika; eta Matxin VI-Agirrezabala/Etxabe II-Zubiri.