Hirietako eta industrietako hondakinak bildu eta tratatzen ikasteko ikastaroa antolatu du Lanbidek, langabetuei zuzendua. Izenematea irekita dago abuztuaren 22ra arte. 13 pertsonentzako dago tokia.
Ikastaroa egiten duenak 2garren mailako profesionaltasun ziurtagiria lortuko du.
Klaseak eta praktikak
Ikastaroa emango da irailaren 9tik azaroaren 21era bitartean, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:30etatik 14:00etara. Usurbilen izango dira klaseak, Atallu Industrialdeako Prestakuntza Zentroan.
Guztira, 270 ordu izango ditu ikastaroak; klase presentzialak eta praktikak barne. Klase teorikoetan hiru atal landuko dira: hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea; industria hondakina biltzea eta tratatzea; eta lanpostuak laneko arriskuan prebenitzeko neurriak hartzea.
Langabetuei zuzendua
Ikastaroan izena emateko langabezian egon behar da. Horrez gain, eskatzen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edukitzea edo baliokide bat.
Bestalde, baloratu egingo da kamioiak gidatzeko C1+CAP baimena izatea eta Euskeraz hitz egiteko gaitasuna.
Izenematea Lanbiden
Izena emateko epea abuztuaren 22ra arte egongo da zabalik. Lanbideko webgunean sartu behar da horretarako, www.lanbide.net helbidean, eta ‘Prestakuntza’ atalean sartuta, bilaketa egin. Bilaketa egiteko kodea da 16.014.
Informazio gehiago edo laguntza behar duenak, Usurbilgo Udalera jo dezake, eta Josune Mujika Tolaretxipiren galdera egin, 943 37 19 51 telefonoan edo enplegu@usurbil.net helbidean.