Ikastaro trinkoa emango du Daiteke zerbitzuak hil honetako astearteetan, lana bilatzen laguntzeko. Gaurkoa izango da lehenengo saioa, 09:15etatik 12:15etara, eta bertan egingo dute taldearen aurkezpena. Era berean, landuko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutunak, eta enplegua lortzeko beharrezkoa den sormena. Gainontzeko saioak izango dira abuztuaren 12an, 19an eta 26an.