Axketa mendira goiz-pasa, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 5a, 02:00

Lehengo larunbatean irteera antolatu zuen Axketa Mendi Taldeak Hernaniko tontorrik altuenera, Axketara, baina azkenean, larunbat honetara atzeratu da. Txartelak erosteko aukera badago oraindik, 5 euroan, Garin, Aker, Zintzarri eta Goiz Argin. Asmoa da goiz-pasa egitea, eta hamaiketakorako pintxoak, bokadilloak eta sagardoa eramango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!