Datorren kurtsoko ordutegiak eta kuotak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 4a, 02:00

Hernaniko Eskubaloi Eskolak, zehaztu ditu hurrengo ikasturterako ordutegiak eta kuotak. Eskubaloi eskolakoek, ostiraletan izango dituzte saioak, 17:00etatik 19:00etara. Infantil mutilek eta alebin neskek, berriz, astearte eta ostegunetan entrenatuko dute, 18:00etan, eta partiduak igandean izango dira, normalean. Kuotak, orain artekoak: 12 euro hilean, eta bigarren hilabetetik aurrera, eskolan beste anai-arreba bat duenak 6 euro; hirugarren anai-arreba, doan. Eskubaloi eskolan parte hartu nahi dutenek, kiroldegiko bazkide izan behar dute, eta eskola kirolean apuntatu. Entrenatzaile, delegatu edo laguntzaile izan nahi dutenek, deitu 669 845 896 telefonora, edo idatzi hernanieskubaloia@gmail.com helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!