Donostiako Atletico San Sebastian taldeko kidea da Ander Iradi Mitxelena hernaniarra, eta marka bikainak lortzen ari da. Hirugarren bukatu zuen 250 partaide ingururen artean, orain astebete Getxon egindako drafting gabeko triatloi olinpikoan, Agustin Ugarte Memorialean. Uretatik 14garren atera zen; bizikletan aurrea hartu eta 4garren bukatu zuen, eta azkenean, korrika egin ondoren, proba 3garren postuan bukatu zuen, 02:11:23 denborarekin.