Hernaniarrak Hamabostaldian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 5a, 02:00

Ostiralean hasi zen Donostiako 75garren Musika Hamabostaldia, eta bertan, San Telmon Hots-Larretan emanaldia estreinatu zuten  Ander Barrenetxea, Errege Belda eta Gema Ines hernaniarrek, Juan Mari Beltranek, Pello Ramirezek biolontxeloan, An­doni Salamerok poesia errezitatzen, eta Kukai Dantza Kon­pai­niak. Euskal musika tradizionala ikutu modernoekin, baserri mun­dua eta euskal dantza tradizionala eta ga­raikidea nahastu zituzten jendeak erruz txalotu zuen emanaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!