Abuztuan zehar partiduak jokatuko dira astearteetan ere

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 5a, 02:00

Gaurtik aurrera, abuztuko astearte guztietan ere erremonte partiduak izango dira Galarretan. Gaur, lau jokatuko dira; tartean, errebantxa bat.

Jokoa eta giro ona ez dira faltako abuztuan, Galarretako frontoian. Izan ere, ostegun eta larunbatetako ohiko partiduez gain, eta Buruz Buruko Kutxabank Torneoaz aparte, hil honetan zehar astearteetan ere erremonte partiduak jokatuko dira.
Gaurkoak izango dira lehenengo partiduak, arratsaldeko 16:00etan hasita.

San Fermin Torneoko errebantxa
Gaurko bigarren partiduan Urriza eta Endika ariko dira Etxeberria IV eta Ionen kontra. Hau da, Binakako azpitxapeldunak, San Fermin Torneoko txapeldunen kontra. Lauak ere formaz ederki dabiltza, eta Buruz Burukoan aurrera egiten ari dira. Beraz, partidu interesgarria eta emozioz betea espero da.

San Fermin Torneoko txapeldunak Binakako azpitxapeldunen kontra ariko dira gaur.

Beste hiru partidu
San Fermin Torneoko errebantxako partidu horretaz gain, beste hiru ere jokatuko dira gaur Galarretan.
Aurretik, Matxin IV eta Labaka ariko dira Otaegi eta Zu­biriren kontra, 35 tantora. Atzetik, Juaristi eta Agirre­za­bala, Matxin III eta Etxeberria IIIren aurka, 40 tantora; eta Ezkurra II eta Aizpuru III, Juanenea eta Larrañagaren aurka, 30 tantora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!