Diadara joateko, autobusa jarriko dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 4a, 02:00

Irailaren 11n, Diada ospatuko dute Bartzelonan, eta bertara joateko, autobusa antolatzeko asmoa du Hernaniko Gure Esku Dagok, jende nahikoa apuntatzen bada. Joan-etorria egun berean izango litzateke: goizeko 05:00etan abiatu, eta iluntzeko 20:00etan bueltatu. Prezioa 45 euro ingurukoa izango da. Joan nahi duenak, hiru aukera: Lurreko edo Oa dendetatik pasa, 688 665 045 telefonora deitu, edo hernanigureeskudago@gmail.com helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!