Hernaniko Udalak eta Daiteke enplegu zentroak, ikastaroa antolatu dute abuztuan, lana bilatzen laguntzeko. 12 pertsonako taldea osatu dute, eta asteartero elkartuko dira, 09:15etatik 12:15etara. Aurreneko saioa bihar izango da: taldearen aurkezpena, Curriculuma eta aurkezpen gutunaren lanketa, eta sormenaren garrantzia enplegurako.