Ibai Alba nagusi, Segoviako Riazan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 4a, 02:00

Ibai Alba hernaniarrak garaipen haundia lortu zuen aurreko larunbatean, Riazako Extreme­man triatloian, Segovian. Kilometro bat igerian, 42 bizikletan eta beste 10 korrika egin behar zituzten parte hartzaileek. Igeriketan galdutako denbora guztia, bizikleta saioan berreskuratu zuen Albak, eta oso gertu zuen aurrena, 10 segundora, korrika hasterako. Itxaron gabe, lehenengo kilometroan hartu zion aurrea, eta 2 minutuko aldea atera zion helmugan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!