Endika nagusi Zeberioren kontra, eta final laurdenetara pasa da

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 3a, 02:00

Pelotari nafarra 30-23 nagusitu zen, Buruz Burukoaren final zortzirenetan. Beste partiduetan, Barrenetxeak galdu egin zuen, eta Zubirik irabazi.

Zeberiok ezin izan zuen En­di­ka mendean hartu, bere itzu­le­rako partiduan. Kutxabank torneoaren final zortzirena zuen jokoan, eta sasoi onenetik urrun, Endika nagusi izan zen partidu osoan. Azkenean, 30-23 nagusitu zen nafarra.
Urtebete le­sio­natuta egon ondoren, ekai­ne­an itzuli zen Zeberio II, eta buruz bu­ru­ko lehiara atzo bueltatu zen.

Kutxabank torneoan, final laurdenetarako sailkatu da Endika, atzokoa irabazita; Etxeberria IV edo Ion, hurrengo kontrarioa.

Klabea, partiduaren hasiera
Partiduaren aurreneko tantoak izan ziren klabeak. Hiruna berdindu ondoren, zortzi tanto egin zi­tu­en Endikak segidan, eta tar­te haundia lortu zuen, 3-11 ja­rrita. Hortik partidu bukaerara, aldea bere horretan mantendu zen.
Atzokoa irabazita, final laurdenetarako sailkatu da Endika. Orain, bere kontrarioa izango da, Etxeberria IV eta Ionen arteko lehia irabazten duena, datorren larunbatean.

Zubirik irabazi, Barrenetxeak galdu
Atzoko festibalaren beste partiduetan, Aritz Zubiri goizue­ta­rrak irabazi egin zuen, Segu­ro­la­rekin batera, Juanenea eta Aizpuru IIIren kontra (35-30). Binakako estelarrean, berriz, Endika Barrenetxea hernaniarrak galdu egin zuen Juaristi­rekin, Uterga eta Etxeberria III­ren kontra (36-40). Erakus­tal­dia eman zuen Utergak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!