Azken eguneko festarekin, despedida

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 3a, 02:00

Udaleku irekiak bukatu ziren orain astebete. Azken egunean, festa egin zuten haurrek, herriko kaleetan zehar jolasean: aurpegiak margotu zituzten, kartulinetan marrazkiak egin, kartoiz egindako tunelak... Bukaeran, agur esateko garaia heldu zen. Hiru aste eman dituzte elkarrekin, jolasak konpartitzen, eta Tilosetan elkartuta, despedida beroa egin zuten, begiraleek eta haurrek. Malkoak ere bota zituzten batzuek, bukatzerik nahi ez zutelako. Hurrengo udara arte!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!