Zubiri eta Barrenetxearen partiduak, eta Kutxabank torneoaren final zortzirena

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 2a

Festibal ikusgarria izango da gaur Galarretan, 16:00etan. Lau partidu izango dira: aurrena, Aritz Zubiri goizuetarra ariko da Segurolarekin, Juanenea eta Aizpururen kontra. Jarraian jokatuko da Buruz Buruko torneoaren aurreneko final zortzirena: Zeberio II eta Endikaren artekoa. Ondoren, Endika Barrenetxea hernaniarra ariko da Juaristirekin, Uterga eta Etxeberria IIIren aurka. Eta azkena: Matxin III-Labaka/Etxabe II-Larrañaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!