Herriko tabernen konfiskazioaren kontra, kontzentrazioa Donostian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 2a, 02:00

Kontzentrazioa deitu dute gaur Donostiako Buen Pasto­rren, goizeko 12:30etan, herri­ko tabernen konfiskazioa sa­la­tzeko. Asteazkenean eman zuen sententzia Auzitegi Nazi­o­nalak, Herriko Tabernen Au­zi­an, eta 111 lokal kon­fis­ka­tze­ko agindua eman du. Tar­te­an dira Hernaniko Garin eta As­ti­garragako Zipotza tabernak.
Hernaniko beste bi lokal ere egon daitezke konfiskazio agin­duaren barruan: Antxista kultur elkartea eta Jarki ta­ber­na zena. Erabakia ezagutu bezain laster, kontzentrazioa egin zuten Garinen.

Juanpe Plaza hernaniarra, absolbituta
Lokalak konfiskatzeko agin­du­a­rekin batera, Auzitegiak kar­tze­la zigorra ezarri die 20 inpu­taturi. Horien artean ez dago Juanpe Plaza hernaniarra; absol­­bitu egin du Auzitegi Na­zio­nalak, beste 13 auzi­pe­tu­re­kin batera.
ETAren parte izatea edo kolaboratzea egotzi die kon­de­natuei, «fronte instituzionala» osatzea. Herriko tabernek, be­rriz, ETAren egitura finan­tza­tzen dutela arrazoitu du.
Epaia ez da irmoa oraindik, eta defentsak asmoa du erabakiaren aurka helegitea jartzeko. «Astakeria juridikoa» dela adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!