Beroa eta giro ederra nagusi, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 1a, 02:00

Jendetza bildu zen atzo Santa Barbara tontorrean, San Inazio eguna ospatzeko. Denetik izan zen: kirola, jokoak, bazkaria, musika...

Jendez bete zen aldapa, eta jendetza bildu zen Santa Barbarako tontorrean atzo. Eguzkiak alaituta, giro ederrean ospatu zuten San Inazio eguna, ondo ospatu ere. Denetik izan zuten, egun osoan zehar: herri kirolak, ber­tsolariak, bazkaria, erromeria...
Eguraldi ederrak, goizean goizetik animatu zituen herritarrak, gorako bidea hartzera. Trikiti­la­riek egin zieten ongietorria, ttipi-ttapa iristen ziren bitartean. Ondoren, bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten, Arnaitz Lasarte, Oier Iurramendi, Antton Garin eta Iñaki Zelaiaren eskutik.

Herri kiroletan, lehia oso estua
Ermitan meza egin ondoren, herri kirolek bildu zuten jendea plazan. Lehia ezin estuagoa izan zuten, eta aizkoran eta lokotxetan aritu ondoren, ia parean iri­tsi ziren korrika saiora. Aizkoran lortutako tarte apurra aprobetxatu zuten Barrenetxeak, Ibar­gu­re­nek eta Arizmendik, irabazteko.
Merezitako bazkariari egin zioten tartea: marmitakoa, txuleta eta brazo de gitano goxoa jan zituzten, tripa betetzeko. Eta arratsaldean, berriro lehian. Haurrek, jokoak eta txokolatada izan zituzten. Eta helduek, Toka Txapelketa. Burniari jo eta jo aritu ziren.

Erritmo politean, herrira buelta
Jokoen ondoren, erromeria izan zuten Santa Barbaran. Gorputza mugitzen ibili ziren, erritmo politean, eta horrelaxe jaitsi ziren herrira, denak elkarrekin, trikitilarien laguntzaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!