Herriko Tabernen auzian, 111 lokal konfiskatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, tartean Hernaniko Garin eta Astigarragako Zipotza tabernak. 2012an hasi zen prozesua, eta asteazkenean eman zuen sententzia Auzitegiak. Baliteke , gainera, Hernaniko beste bi egoitza ere egotea horien artean: Antxista kultur elkartea eta Jarki taberna zena. Erabakia ezagutu bezain laster, kontzentrazioa egin zuten Garinen. Sententziaren aurka, helegitea jartzeko asmoa erakutsi du defentsak.
Juanpe Plaza, absolbituta
Bestalde, sententzia berdinean, Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri die 20 laguni. Juanpe Plaza hernaniarra, ordea, absolbitu egin du, beste 13 inputaturekin batera.
Mobilizazioa bihar, Donostian
Erabakiaren aurka, mobilizazioa deitu dute bihar, Donostiako Buen Pastorren, 12:30etan. Herritar guztiei egin diete deia, bertaratzeko. Asteartean, berriz, Zarautzen egingo dute kontzentrazioa, goizeko 11:00etan.