«Fisikoki bera baino sendoago egon naiz, eta horrek eman dit garaipena»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 1a, 02:00

Endika Barrenetxea sailkatu egin da, Buruz Buruko txapelketaren final zortzirenetarako. 30-25 irabazi zion atzo Etxabe IIri, azkeneko prebian. Hurrengo kontrarioa, Uterga izango du.

«Kendu det gainetik, prebi­e­tako maldizioa, eta baita pre­sioa ere», azaldu zion Endika Barrenetxeak Kronikari, parti­dua bukatu berritan. 30-25 ira­bazi zion Etxabe IIri, Buruz Bu­ruko txapelketaren azken pre­bi­an. Horrela, torneoko final zor­tzirenak jokatzeko sailkatu da, eta Uterga izango du kon­tra­rioa. «Berak izango du presioa orain, ez nik», dio.
Berdinduta hasi zen par­ti­dua. Etxabe II hasi zen au­rre­tik, baina Barrenetxeak za­baldu zuen lehenengo tar­tea, 7-3. Berehala berdindu zen partidua, ordea, eta pare­ka­tu­ta egon ziren. Harik eta Etxabe II aldageletara joan zen arte, 13-15 zirela, ezker eskuan mi­na zuelako. Minak ez zion kal­terik eragin, baina gelditzeak partidutik atera zuen erabat.


«Jokutik kanpo zegoen, eta fisikoki oso larri»
Orduan etorri zen Barre­ne­txe­a­ren onena: defentsan bikain aritu zen, eta sakearekin egin zion min. Tartea zabalduz joan zen, eta Etxabe jokutik kan­po zegoela, Barrene­txea­ren sake faltek soilik man­ten­du zuten partiduan. 26-21 jarri eta bideratuta zirudienean, hurbildu egin zen aurrelaria, 26-25, baina beranduegi zen. Bide zuzena egin zuen Barre­ne­txeak, 30era arte.
«Ez det ondo jokatu, ez ditut nire armak atera; baina fisikoki sendoago nago, eta horri esker irabazi det». Psikologikoki egin zion min Barrenetxeak, «sakez tantoak eginez, eta oso pelota zailak eramanez, frontoian zulorik ez zegoela sinestaraziz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!