Gipuzkoako konposta Ekoguneko baratza ekologikoetan erabiliko da, «zikloa ixteko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 1a, 02:00

Hitzarmena sinatu dute Kutxa Ekoguneak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak. Gainera, jakinarazi dute Hernanin irekita dagoela Baratze Parkean sartzeko itxaron zerrenda, irailak 20 arte.

«Gipuzkoan sortutako kon­posta, Gipuzkoako lurretan era­biltzea nahi dugu», adie­razi du Ainhoa Intxaurran­die­tak, Gipuzkoako Honda­ki­nen Kudeaketaren lehenda­ka­riak. Kutxa Ekogunearekin hitzar­me­na sinatu zuten asteaz­ke­ne­an, sortzen duten konposta Ekoguneko baratza ekologi­ko­etan erabiltzeko.
Hitzarmen honen bidez, Ekogunearen Baratze Parke Sarean dauden baratzek, GHK­ren konposta izango du­te es­kura, ongarri bezala era­bil­tzeko. Horrela, «gaikako bil­ke­taren zikloa ixtea» lor­tu­ko dute, Mikel Insausti Eko­gu­ne­ko zuzendariaren ustez: «su­kal­dean sortzen den hondakin organikoa, sukaldera itzuliko da barazki forman; konpost horrekin ongarritutako baraz­kiekin, hain zuzen». Zazpi udalerri daude sartuta Baratze Parke Sarean, tartean Hernani, eta 668 baratza ekologiko.

«Kalitate oneneko konposta»
Intxaurrandietak azpimarratu zuen «kalitate oneneko kon­pos­ta» dela Gipuzkoakoa, A+ kategoriakoa. Ho­rrek esan nahi du, «gure etxeetan oso ondo bereizten ari garela».

Itxaron zerrenda, irekita
Insaustik jakinarazi zuen, gainera, Hernanin irekita da­go­ela itxaron zerrenda, Ba­ratze Parkean sartzeko, pla­zarik libre geratzen denean. www.ekogunea.net web orri­an eman behar da izena, irai­laren 20ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!