Andrekale deituko da Kardaberaz, Plenoak hala erabakita

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 31a, 02:00

Kardaberaz kaleari izena aldatzea onartu zuten astearteko Plenoan, aho batez. Erabaki zuten, baita ere, Goiz Eguzkiko parkeari jartzea Kardaberaz izena. Gainera, Palestinaren aldeko mozioarekin bat egin zuten alderdi guztiek.

Andrekale deituko da, he­men­dik aurrera, Kardaberaz kalea zena. Asteartean erabaki zuen Udaleko Plenoak, aho batez. Horrekin lotuta, onartu zen baita ere, Goiz Eguzkiko parkea Kardaberaz deitzea, kale­aren izena hartuz.
Berdintasun Kontseiluak aurkeztu zuen proposamena, aurreko plenoan, baina azaldu zuen alderdi guztien ados­ta­su­na nahi zuela, izen-aldaketa onar­tzeko. Pleno hartan, pun­tua ez zen bozkatu, alderdi guz­tiak ez zetozelako bat. Besteak beste, ez zuten nahi Kardaberaz izena galtzerik, eta Pleno honetarako utzi zuten.

Alderdi guztiak ados
Asteartean, alderdi guztien adostasunarekin onartu zuten izen-aldaketa, Bildu, EAJ eta PSE-EE present zeudela. Gai­ne­ra, Kardaberaz izena man­ten­duko da, Goiz Eguzkiko par­ke­ak hartuko baitu. Bi puntuak onartu ziren aho batez.
Jarraian, onartu zen Behe­mendi eta Aiako Harriako udal ordezkaria aldatzea: Begoña Zuzak hartuko du Asier San Eme­terioren tokia, bietan. Eta erabaki zen, baita ere, Udal Eraikinen garbiketa kon­tratua berritzea. Urtebetez luzatuko da, bi aldaketarekin: Lau­bi­die­ta ikastetxean eta Udal Jolas ige­ri­lekuetan, gar­bi­keta ordu gehiago egitea.

Herritarren tramiteak errazteko hitzarmenak
9 eta 10 puntuetan, proposatu zen udaletxeko Harrera Zer­bi­tzu berriarekin, erregistroa za­bal­tzea. Horrela, herritarrek Aldundian eta Jaurlaritzan pa­perak aurkeztu behar dituz­te­ne­an, Udalean egin ahalko dute, tramitea erraztuz. Horre­ta­rako, hitzarmenak sina­tzea onartu zen.
Ondoren, Palestinaren al­de­­ko mozioarekin bat egin zuten alderdi guztiek. Israelek Gazako lerroan ezarritako zi­gor kolektiboa salatu zuten, eta gelditzeko eskatu.

Puntu berri bat, gai-ordenari
Azkenik, Plenoko gai-ordenari puntu bat gehitu zioten: era­ba­ki zuten udale­txean en­ple­gu-plan bat martxan jar­tzea. Hel­burua da, admi­nis­trari la­gun­tzaile lan­pos­tuak ezaba­tzea, eta admi­nistrari bila­­katzea, prozesu baten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!