Euskal Herriko Nazioarteko erako VI Sega Ligaxka jokatu da azken hilabeteetan eta Suharri Irazustabarrena astigartarra bosgarren geratu da gizonezkoetan. Denera, 25 lagunek hartu dute parte. 3 saiotara jokatu da eta 208 puntu lortu ditu Irazustabarrenak (10:35,70). Igor Esnaolak irabazi du 224 punturekin (08:40,19).