Fotoeskola erakusketa, martxora bitarte

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 30a, 02:00

Rosa okindegian (Ogiberri), Fotoeskola erakusketa maratoia antolatu dute. Kultur etxean bi urtez argazkilaritza ikastaroa egin duten ikasleen kurtso bukaerako lanak daude ikusgai. Egutegia, honakoa: uztaila eta abuztuan, F.J. Preciadoren Contrastes; irailean, Dorleta Oregiren Complementarias; urrian, Oihana Serranoren Galgoak: bigarren aukera; azaroan, Itsaso Ibargurenen Uda ondorena; abenduan, Isidro Rodriguezen Calles llenas de gente vacia; urtarrilean, Maite Olaziregiren Munduko begiradak; otsailean, F. J. Preciadoren Garai urdina; eta martxoan, Juanjo Iturriozen Naturaren koloreak. Nagore Legarreta izan da irakaslea eta urrian hasiko da hurrengo ikastaroa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!