Irudi ederrak utzi dituzte Santioek

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 30a, 02:00

Igandean agurtu ziren Santio jaiak datorren urtera arte. Lau egunez, kalean ez da girorik falta izan. Abuztuan, berriz, Santiomendiko, San Rokeko eta Ergobiko festak izango dira.

Lau egunez festa eta parranda nahiko egin ostean, iritsi da atseden hartzeko garaia. Santio jaiak igandean agurtu ziren eta irudi ederrak utzi dituzte. Irudi guztiak eta bideo­ak interneten daude ikusgai: www.kronika.net. Uda­lak ere hainbat bideo jarri ditu www.vimeo.com helbidean: Akelarrea, Soka-dantza eta Santa Ana eguna.

Santa Ana egun ederra
Besteak beste, azpimarra­tzekoa da Santa Ana egunez izan zen giroa. Jendetza bildu zen Foru­en plazan, idi dema, bertsolari, sa­gardo probaketa eta herri ki­role­kin gozatzera. Deman, lehia estua izan zen eta Oreretako Matxainen idi pareak irabazi zuen, 60 plaza eginda. Bigarren Bermeoko Ale­gria izan zen 59 plaza, 4 zinta eta 1 metrorekin. Hirugarrena, berriz, Ezkio-Itsasoko Zubillaga “Igeldo” 56 plaza eta 2 zintarekin.
Aldarrikapenerako tartea ere izan zen eta epaiketa politikoen aurka, kontzentra­zioa egin zen. Julen Zuaznabar eta Breogan Fernandezen aurka irailean hasiko diren epaiketak bertan behera uzteko eskatu zuten eta Ekaitz Ezkerra askatzeko.  Ostirale­an, presoak gogoan izan zituz­ten hilabetero bezala. 

Argazki lehiaketa
Santioen inguruko ar­gazki lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak eta parte har­tzeko igandera arte bilduko dituz­te argazkiak: astiarrako.gazteasan­bla­da@gmail.com.

Festa gehiago
Orain, abuztuan, Santiomendi auzoko, San Roke eguneko eta Ergobiko festak izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!