Euskera arloan, hainbat laguntza

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 30a, 02:00

Udalak diru laguntza emango du honako egitasmoetan: Euskera ikasteko; Merkata­ritza eta enpresa alorretako errotulazioa, irudi korporatiboko elementuak, web orria edota programa informatikoak euskeraz jartzeko; Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa euskeraz egiteko; eta Euskerazko udako ikastaroetarako. Jarduera hauek 2013-2014 ikasturtean edo 2014 urtean egindakoak izan beharko du­te. Diru laguntzak eskatzeko epea, irailaren 30era arte izango da. Merkataritzakoek, urte bukaerara arte izango dute epea. Do­ku­­men­tazioa eta informazioa lor­tzeko, Udal erregistrora jo behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!