Romaneasca elkarteak antolatuta, Errumaniako dantza eta poesia erakustaldia egin zuten larunbat iluntzean, Joseba Barandiaran plazan. Bertako janaria probatzeko aukera ere izan zen. Eguraldiak askorik ez lagundu arren, herritar ugari gerturatu zen plazara ekitaldiaz gozatzera.