Erraldoiak bisitan, Santioak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 29a, 02:00

Igandean bukatu ziren Santio Jaiak. Astigarragan, erraldoiak izan zituzten lagun, festei agur esateko: Cie Sterenn konpainia frantsesak, Little Big Man emanaldia eskaini zuen, txotxongilo erraldoi ba­tzuekin esketx barregarriak antzeztuz. Diables de Vacarisses taldearen Correfocarekin eta film laburren lehiaketarekin amaitu zituzten Santioak. Aranon, berriz, jubilatuak izan ziren protagonista: hamaiketakoa, pelota eta bazkaria izan zuten. Txokolate beroarekin, azindekin eta Tximeleta taldearen emanaldiarekin bukatu zituzten jaiak.

Santio Jaietako argazki guztiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!