«Janaria da gure arriskua, ez dakigu nondik datorren eta zein erradioaktibitate-maila duen»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 29a

Igor Primatxenko ukraniar gaztea zortzi urtez etorri da Hernanira, uda pasatzera. Hemen osasuntsu jateak «indarberritu» egiten du, eta Txernobyl inguruetan hartutako kutsadura kendu. San Joan bezperan etorrita, bi hilabete emango ditu herrian.

Ukranian jaio zen Igor Primatxenko, Ivankiv herrian, baina neurri batean, herna­ni­a­rra ere bada. Aurtengoa, zor­tzigarren uda du gure arte­an, Txomin Balerdi eta Ione Ugal­de­ren etxean. Honezkero, he­rri­an «oso integratuta» da­go: eus­karaz bikain egiten du, lagun-koadrila zain izaten du...
Ukraniako beste haur eta gazte asko bezala, Txerno­bylen gertatutako honda­men­di nuklearrak ekarri zuen Hernanira. Orain 28 urte, hiri ukraniarrean, zentral nuklea­rreko erreaktore batek su har­tu zuen, eta historiako istripu larrienetakoa eragin zuen.

Udan, «bereziki arriskutsua»
Istripu hark, oraindik ere eragin kaltegarriak ditu ingu­ruan bizi diren herrita­rren­tzat. Gainera, erradioaktibita­tea bere­ziki arriskutsua da udan, «beroarekin gehiago» baitago, Primatxenkok azaldu duenez.
Horregatik, zenbait elkarte sortu ziren, lagun­tze­ko. Helbu­rua: ingu­ru­ko haur gehienak handik atera­tzea, udako hila­beteetan. Asko etortzen dira Euskal Herrira, eta beste asko, Sevillara, Madrilera, Bartze­lo­na­ra... «Irlandan eta Alema­ni­an ere hartzen dituzte batzuk».

«Txernobyletik gertu bizi zirenek, etxea utzi beharra zeukaten, baina nora joan ez zekitela geratu eta bueltatu egin ziren, arriskua egonda ere»

«Familia asko nora joan ez zekitela geratu ziren»
Istripua gertatu zenean, hiru perimetro markatu ziren: au­rre­nekoa, istripuaren gune­tik 10 kilometroko distantzara. Arrisku haundiko gunea zen, eta ez zegoen bertan bizitzerik. Bigarren perimetroa 20 kilo­me­trora bitartekoa zen, eta eremu horretakoek ere, etxea utzi beharra zeukaten: «baina nora joan ez zekitela geratu zi­ren familia horiek, eta azke­ne­an, arriskua egonda ere, itzultzen utzi zieten», konta­tzen du Txomin Balerdik.
Urte guzti hauetan, baina, kalteak asko gutxitu dira: «egoera askoz hobeto dago», dio Primatxenkok, «eta 10 kilometrora ere, jendea bizi da gaur egun».

«Bizimodu normala egiten dugu»
Txernobyletik 50 kilometrora dago Ivankiv, hirugarren peri­metroan. Bertan ere, honda­men­diak eragin nabarmena izan zuen herritarren osasu­ne­an; ez, or­dea, eguneroko bizi­tzan: «bizi­modu normala egiten dugu, beste edozein tokitan bezala».
Airetik jaso dezaketen erra­dioaktibitatea baino, beste bat da haien kalte nagusia: «jana­ria da gure arrisku haun­diena; ez dakigu nondik datorren, eta zein erradioakti­bitate-maila duen».

Hemen osasuntsu jan, «indarberritzeko»
Horre­gatik, Ivankiveko Do­vi­ria gizarte etxea lanean jarri zen, hau­rrak ateratzeko. Cher­no­bilen Lagunak elkar­te­arekin ari da elkarlanean, eta ho­rri esker etorri da Primatxenko.
Hernanin, «osasuntsuago» ja­ten du, eta horrek laguntzen dio «indarberritzen eta har­tu­tako kutsadura kentzen».
 7 urterekin egin zuen uda bertan, aurrenekoz. «Gogorra» izan zen, hasieran, familiatik urruntzea, baina berehala ego­­kitu zen, eta ziztu-bizian ika­si zuen euskaraz.
Orduan uda­le­kuetan egin­da­ko lagune­kin dabil orain­dik: «igerile­ku­e­tan ematen du­­­gu arratsal­dea, edo loka­le­an peli­kulak ikusten». Kirola ere gustoko du, futbola eta es­ku pelota bere­ziki, baina gehi­en atsegin duena hondartza da: «ikaragarri gustatzen zait, eta Ukranian oso urruti daukat».

Azken urtea Hernanin?
17 urterekin, azken urtea du Primatxenkok Hernanin, pro­gra­marekin etorrita. «Moni­to­re bezela etor liteke, kurtsoa eginez gero, beste haur ukra­nia­rrei laguntzeko; baina hori bere esku dago», azaldu du Ba­ler­­dik. Momentuz, uniber­tsi­ta­­te­an hasiko da Kieven, Zu­zen­­bi­de ikasketak egiteko: «abo­ka­tua izan nahi dut, gustatzen zait justiziaren mundua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!